XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); nun nahitik, min bortitz batzuekin, jende ainitz etortzen zen haren ikustera; denak laguntzen edo sendatzen zituen, ez bakarrik bere landareekin, bainan ere irri goxo batzuekin.

Hain urrun hedatzen zen senar-emazte gazte horien omena, nun Laminak menturatu bait ziren heieri laguntza galde egitera, alta jakin zazue Laminak ez zirela hola jendetarik hurbiltzen!.

Bazuten lamin bat, adin gaztekoa eta arras baliosa, biziki eri zena.

Laminen mediku handienek erran zieten ez zutela gehiago deusik egiten ahal harentzat, bakarrik Joanak sendatzen ahalko zuela, bainan hara, ona izanik ere, nahiko ote zuena lamin bat artatu?.

Kontseilu haundi bat atxiki zuten gau ilun batez, argizari gabeko gau batez, Mikel eta Joanaren etxerat.

Gure gazteak ez ziren guti harritu hein deiaz!.

Elgarri behatu eta, hain onak ziren, nun segidan, Joana hasi zen nahasten bere basua landareak, egosaraziz bizpahiru mota, bertzeak gorderik eman gainetik.

Eman zion lamin eriari artagailu hori jatera.

Berehala, Lamin eriak senditu zuen bere bizia berriz pizten, eta berantxago, gau ilunean joan ziren Laminak esker onak itzulirik Mikel eta Joanari, beren lagun sendaturik.

Senar-emazte gazte horien bizia segitzen zen, beti lanean, beti bertzen laguntzan, baina beti uros, eta gehiago izan ziren oraino haur bat ukanen zutelarik jakinez.

Zer loria! Herrixkako jende guziek barne hartzen zuten atsegin hortan, hain ziren gure gazteak maitatuak.

Laminek ere ikasi zuten berri hori: laminek denak jakiten zituzten....

Kontseilu handi bat ukan zuten....

Haurraren sor eguneko bezperan, amets ber bat egin zuten Mikel eta Joanak, bainan ametsa zena?.

Entzun zuten: Bihar, muttiko ttiki bat ukanen duzue.

Zuek bezala, ona eta ederra...